tortura

Torturaren aurkako atxikimendu ugari

Donostiako gaur zortziko manifestazioan parte hartzeko dei egin dute 50 bat eragilek. Etzi hasiko da Igor Portu eta Mattin Sarasolaren ustezko torturak direla-eta hamabost guardia zibilen aurkako epaiketa.

2010eko urriaren 23a
15:35
Entzun
50 bat eragilek torturaren aurka Donostian gaur zortzi izango den manifestazioan parte hartzeko dei egin dute. Haien artean dira ezker abertzalea, EA, Aralar, AB, Alternatiba edota LAB.

Tortura bukatzeko eskatu dute, baita atxiloaldiko inkomunikazio egoera ere. Erakunde publikoek horretarako konpromisoa agertu beharko luketela uste dute.

17:30ean hasiko da manifestazioa, Torturarik ez lelopean, Antiguako tuneletik.

Hain zuzen, martxa horren bezperan amaituko da Donostiako Epaitegian Igor Portu eta Mattin Sarasolaren ustezko torturak direla-eta hamabost guardia zibilen aurkako epaiketa -bihar hasiko da-. 2008ko urtarrilaren 6an atxilotu zituen Guardia Zibilak, Arrasaten, ETArekin lotura zutelakoan. Biharamunerako Portu Donostiako erietxera eraman zuten: kolpeak, hiru saihets puskatuta edota birika zulatua zituen, eta, mediku txostenaren arabera, nabarmenak ziren tortura zantzuak. Sarasolak eta Portuk tortura salaketak jarri zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.