Azkenean Iruñeko Tres Reyes hotelean egin da gaur goizean TAT Torturaren Aurkako Taldeak praktika horren kontrako egunaren harira antolatutako mahaingurua. Martxelo Otamendi (BERRIA), Ane Ituiño (TAT), Fernando Armendariz (AI), Jorge del Cura (CPT), Alfonso Zenon (abokatua) eta Mati Iturraldek (medikua) parte hartu dute.Hasiera batean, Gurutzeko plazako ikastetxean zen egitekoa, baina Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak han egitea galarazi zuen.
Mahainguru horrez gain, elkarretaratzeak eta bestelako ekitaldiak egin dira hainbat tokitan. Esaterako, Lizarran (Nafarroa) 50 bat lagunek egin dute elkarretaratzea; Gasteizen PSE-EEren egoitzaren aurrean paratu dira. Algortako (Bizkaia) Erromo auzoan, berriz, torturaren kontrako kartelak jarri dituzte eta Ertzaintzak kendu egin ditu.
Arratsalderako ere badaude ekitaldiak antolatuta: Donostian Pio XII.aren plazan egingo da elkarretaratzea, 17:30ean. Tolosan (Gipuzkoa) 19:00etan Triangulo plazan, eta Sestaon (Bizkaia) 20:00etan Kaskon.
Torturaren Aurkako Eguna
Torturaren aurkako ekitaldi ugari han eta hemen
Besteak beste, mahaingurua egin da Iruñean TATek antolatuta. Hasieran, Gurutzeko plazako ikastetxean zen egitekoa, baina Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak galarazi egin zuenez, Tres Reyes hotelean egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu