Tortura

Torturaren biktimak "onartzeko" eskatu dio Nafarroako Legebiltzarrak Madrili

Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerraren botoekin onartu dute proposamena; PSN abstenitu egin da, eta UPNk eta PPk ezezko botoa eman dute.

Nafarroako Legebiltzarra, torturari buruzko mozioa eztabaidatzen, gaur. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
2018ko martxoaren 1a
21:22
Entzun

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiaren kontra ateratako epaiak aipatu dituzte onartu duten testuak; bereziki, Igor Porturen eta Mattin Sarasolaren kasuei buruz otsailaren 13an emandako epaia. Han, tortura ez ikertzea ez ezik atxilotu biei "tratu anker eta doilorra" eman izan ere egozten baitzaio Espainiari.

Hori guztia kontuan hartuta, hiru puntuko mozioa onartu du Nafarroako Legebiltzarrak. Aurrenekoan, Espainiako Gobernuari eskatu dio "tortura eta tratu txarren praktikak izan direla aitortzea; haiek aitortu eta erreparatzeko neurri egokiak hartzea; eta berriz gertatu ez dadin behar diren neurriak hartzea".

Bigarrengoan, salatu dute Espainiak traba ugari jartzen dituela "gisa horretako gertaerak" argitzeko, eta "torturaren errealitatea ezkutatzea" dela horren helburua.

Hirugarrengoan, nafarren tortura kasu guztiak dokumentatu eta argitara atera beharra azpimarratu du; "elkartasuna" azaldu die torturak izan dituztenei, eta egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea dutela onartu. Gainera, bide horretan lan egiteko eskatu dio Nafarroako Gobernuari eskatu dio. Azkenengo puntu horrek PSNren babesa ere izan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.