Torturaren kontrako egunarekin bat eginez, Eusko Legebiltzarrak torturaren aurkako EH Bilduren ekimena eztabaidagai izan du gaur arratsaldean. Azkenean, koalizioaren eta EAJren artean adostutako erdibideko zuzenketa batek egin du aurrera. Hitzartutako testuarekin, legebiltzarrak torturaren eta tratu txarren biktimen aitorpena eta erreparazioa ekarriko duen akordio zabala lortzeko konpromisoa berretsi du. Halaber, legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio torturak Euskal Herrian izan duen eraginari buruzko azterketa egin dezala, errealitate hori "azalaratzeko" eta biktimei egia, memoria eta erreparazioa emateko lehen urrats gisa.
Horrekin batera, NBEren Torturaren Kontrako Komitearen eta nazioarteko beste erakundeen gomendioak bete ditzala eskatu dio legebiltzarrak Espainiako Gobernuari.
Testuaren aurkako botoa eman dute PSE-EE, PPk eta UPDk.