Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiarekin haserre agertu dira ezker abertzalea, Aralar eta EA. «Eskandaluzkotzat» jo du ezker abertzaleak, eta epai «politikoa» dela salatu du. Horrek badu helburu bat, ezker abertzalearen ustez: «Espainiako Estatuak gezurrezko agendarekin funtzionatzea ahalbidetzea, agertoki berriari oztopoak jartzeko».
«Torturatzaileei inpunitate mezua» eman zaiela salatu du, bestalde Aralarrek. «Espainiako Estatuak nahiago izan du beste aldera begiratu eta torturatzaileei erabateko inpunitate mezua eman, beren jarrera bortitzekin eta giza eskubideen urratzeekin jarraitu ahal izateko». EAren iritzian, berriz, «Espainian torturatzea doakoa» dela argi utzi du Gorenak, «beste behin». Indarkeria guztiek desagertu behar dutela dio, «baita torturek ere».
Torturaren «inpunitatea» salatu dute Aralarrek, EAk eta ezker abertzaleak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu