TORTURAREN KONTRAKO EPAIKETA. Espainiako Justiziak «tortura guztiak» ikertzen dituela esan du Mendiak

Cabiecesentzat sinesgarriak dira auzipetutako hamabost guardia zibilen testigantzak

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko urriaren 27a
00:00
Entzun
Igor Portu eta Mattin Sarasolaren tortura salaketen epaiketari buruz galdetuta, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du tortura salaketa guztiak ikertzen dituela Espainiako Justiziak. «Zuzenbide Estatu batean bizi gara. Funtzionario publikoek eginiko edozein tortura mota, botere gehiegikeria edoabusu jarraitu, ikertu eta, hala badagokio, zigortzen dituzte justizia auzitegiek». Tortura salaketa batetik abiatuta 2002az geroztik egin den aurreneko epaiketa da Portu eta Sarasolarena.

Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariarentzat, berriz, «Zuzenbide Estatuaren emaitza da» Donostian egiten ari den epaiketa. «Naturaltasunez» jarraitzen ari dela adierazi du, eta herenegun deklaratu zuten hamabost guardia zibilen testigantzak sinesgarritzat jo ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.