Hobietatik ateratzen, duintasunak berreskuratzen hitzaldia eman du gaur Euskal Herriko Unibertsitatean Francisco Etxeberria auzitegi medikuak. Iragarri duenez, "ETAren ondorengo" egoeran "masiboki" agertuko dira iraganean torturak jasan dituztenen kasuak; "milaka" izango dira, Etxeberriaren iritziz.
"Bakea egonkortu eta adiskidetzeaz hitz egiten ari den honetan, orain arte kasu egiteko astirik izan ez den biktimak" aintzat hartzeko eskatu du Etxeberriak.