Atxiloketa

Torturatu egin dutela azaldu du Aitor Larretak

Guardia Zibilak asteazken iluntzean atxilotu zituen Aitor Larreta eta Maddi Fernandez de Larrinoa. Bi egunez inkomunikatua eduki ostean, gaur deklaratu dute epailearen aurrean, inkomunikatuta. Larreta Soto del Realen espetxeratzeko agindu du, eta Fernandez de Larrinoa aske utzi du 3.000 euroko bermea ordainduta. Espetxean hitz egin du abokatuarekin Larretak, guardia zibilek torturatu egin dutela azaldu dio. Hain justu, poltsa egin diotela eta barrabiletan eta buruak kolpeak eman dizkiotela esan dio abokatuari.

2005eko azaroaren 4a
16:32
Entzun
Larreta Donostiako Intxaurrondo auzoan atxilotu zuen Guardia Zibilak, 19:00ak aldera. 18 urte ditu eta lanetik atera ondoren atxilotu zutela jakinarazi du Askatasunak. Fernandez Amara Berri auzoan bizi da eta 20:45 aldera atxilotu zuten. Hirugarren lagun bat ere atzeman zuen Guardia Zibilak asteazken iluntzean. Marruma tabernako langile bat da, Askatasunaren arabera. Baina unean bertan aske utzi zuten.

Tortura salaketa

Larreta bere abokatuarekin egon da espetxera eraman dutenean, eta hari esan dio tprturatu egin dutela. Askatasunak jakinarazi duenez, Larreta asmatikoa da eta Guardia Zibilak bazekien "hamaika aldiz egin dioten boltsa egiterakoan bentolina erausten baitzioten eta poltsa egin aurretik barrabiletan kolpatzen zuten zuen harnas guztia botatzeko. Barrabiletan bezala buruan ere kolpeak eman dizkiotela salatu du Larretak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.