Atxiloketak

Torturatu egin dutela salatu du Villarrubiak

Astearte goizaldean atxilotu zutenetik gaur arte inkomunikatuta egon da Guardia Zibilaren esku, eta =i potsa=i hainbatetan egin diotela, ileetatik tiraka ibili dutela eta sexu erasoak egin dizkiotela agertu du. Libre utzi dute hamabost egunean behin sinatzera joateko baldintza jarrita. Harekin batera atxilotutako Arkaitz Landaberea eta Julen Etxaniz espetxeratzeko agindu du epaileak. Saioa Urbistazu ostegunean utzi zuten aske, epailearengana eraman ere egin gabe.

2008ko abenduaren 20a
18:33
Entzun
Guardia Zibilak astearte goizaldean atxilotutako June Villarrubia 23 urteko gazteak inkomunikatuta eduki duten bitartean torturatu egin dutela salatu du. Ismael Moreno Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak libre utzi du deklarazioa hartu ostean, hamabostean behin sinatzera joateko baldintza jarrita. Libre utzi eta segituan torturak jasan dituela salatu du Villarrubiak Aministiaren Aldeko Mugimenduak agertu duenez; zehazki, honakoak egindizkiotela azaldu du:

-Poltsa hainbatetan egin diotela, itolarria eraginez.

-Gerritik gora biluztu eta bularrak ukitu dizkiotela.

-Ileetatik tiraka ibili dutela eta alde batera eta bestera astindu dutela.

-Hilekoarekin dagoen galdetu eta ezezkoa erantzutean, "lasai, odola isuriko duzu-eta" egin diote mehatxu.

Nolanahi ere, Aministiaren Aldeko Mugimenduko iturriek agertu dutenez, Villarrubiak polizia etxean ez du deklaratu eta epailearen aurrean ukatu egin du leporatzen zioten guztia.

Sarekada berean atxilotutako Arkaitz Landaberea eta Julen Etxaniz, ostera, baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu du Moreno epaileak. Haien hurbilekoek ez dute oraindik eurekin harremanetan jartzeko aukerarik izan. Auzitegiko iturriek agertu dutenez, Landabereari eta Etxanizi ETArentzako informazioa biltzea egotzi die. Polizia iturriek ere akusazio hori plazaratu zuten lau gazteak atxilotu zituztenean; susmo horrekin bat egin zuen Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak lau lagun horiek guardia zibilei jarraipena egiten ziela esanez. Nolanahi ere, arestian aipatu bezala haiekin batera atxilotutako Saioa Urbistazu eta June Villarrubia libre geratu dira, lehena ostegunean eta bestea gaur. Urbistazu epailearengana eraman ere egin gabe utzi zuten aske.

Asteartean atxilotu zituztenetik gaur arte inkomunikatuta eduki dituzte Landaberea, Villarrubia eta Etxaniz. Gainera, Moreno epaileak uko egin dio torturaren kontrako protokoloa aplikatzeari abokatuek hala eskatu arren. Hori dela eta, torturaren susmoa agertu dute haien senide eta hurbilekoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.