Torturak

Torturatzen dela onartzea garai berrirako "urrats ona" litzatekeela esan dio Amaiurrek Rajoyri

Europako Torturaren Prebentziorako Batzordeak Espainiako egoerari buruz egindako txostenaren aurrean zein neurri hartuko dituen galdetu dio Iñaki Goioaga senatariak Espainiako gobernuburuari, Senatuan. Rajoyk, torturen existentzia ukatu du, eta tratu txarrei buruz aritzeko zilegitasuna kendu dio Goioagari. Agerraldiaren audioa:

Aitziber Laskibar Lizarribar.
2013ko maiatzaren 7a
18:37
Entzun

Gogorra izan da Iñaki Goioaga Amaiurreko senatariak eta Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak Espainiako Gobernuaren kontrolerako saioan izan duten eztabaida. "Konponbide garaian" gaudela esan dio Goioagak Rajoyri; ez dela konfrontazietarako momentua, "hainbat errealitate onartzekoa" baizik. Egia eta memoria lantzeko bidean, torturen existentzia aitortzeko eskatu dio; hala egitea "urrats ona" litzakeela.

Raxoik, ordea, oso argi utzi du ez duela horretarako inolako asmorik. Espainian askatasun eta eskubide guztiak bermatzen direla adierazi du, eta atxilotuek torturak salatzen dituztenean ETAren aginduz egiten dutela. Bere hitzetan, bi helbururekin salatzen dituzte torturak atxilotuek: hedabideetan oihartzuna izateko eta ETAren aurkako borrokan zein polizia aritzen diren jakiteko.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.