Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak Batasunareninguruan atzo egindako adierazpenak gogor kritikatu ditu Mati Iturralde LABeko kideak. Alderdien Legea baino areago, Batasuna politikan aritzeko traba handiena ETA dela esan zuen atzo Ibarretxek, eta Iturralderen iduriko, "lotsagarria" da torturak salatu ez, eta, aldiz, Batasuna legez kanpo uzteko "aitzakiak" ematen aritzea.
"Lehendakaria herri honetan bizi ditugun torturaketa Auzitegi Nazionalak hartzen dituen salbuespenezko neurriak salatzera komunikabideetaranoiz irtengo den zain gaude", esan du. "Komunikabideetan adierazpen hori egiten ez duen bitartean lotsagarria iruditzen zait ezker abertzalea legez kanpo uzteko aitzakiak ematea".
Horrez gain, Iturraldek salatu du egunotan ezker abertzalea legez kanpo uzteko erabiltzeko ari diren argudioak torturapean egindako deklarazioetan oinarritzen direla. Azken operazioan atxilotutako Sergio Lezkanok ustez esandakoen babesean hainbat komunikabide eta politikariEHAK eta Batasuna zuzenean ETArekin lotzen ari direlako esan du hori.
Independentziaren aldeko Gazte Martxa Amurriotik igaro da, eta hango udaletxeatarian egin dieten harrera ekitaldian egin ditu adierazpenak LABeko kideak.
Politika
Torturen kontrako salaketekin bat egiteko eskatu dio ezker abertzaleak Ibarretxeri
Egunotan ilegalizazioaren alde erabiltzen diren argudioak torturapean egin diren deklarazioetan oinarritzen direla nabarmendu du Mati Iturralde LABeko kideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu