Torturak

Torturengatik epaitutako bi guardia zibilen absoluzioa berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak

ETAko kideak zirela-eta 1998an atxilotutako Sebastian Lasak eta Alfonso Sebastianek salaketa jarri zuten bi guardia zibilen aurka, torturatu egin zituztela argudiatuz. Gipuzkoako Auzitegiak absolbitu egin zituen bi guardia zibil horiek, eta, orain, Espainiako Auzitegi Gorenak haien absoluzioa berretsi du. Hain justu, atzera bota du egun preso dauden bi lagun horien defentsak ezarritako helegitea.

2003ko azaroaren 14a
18:04
Entzun
Gipuzkoako Auzitegiaren epaiarekin bat eginez, Lasak eta Sebastianek "zauri txiki batzuk" baino ez zituztela ebatzi du Espainiako Auzitegi Gorenak, eta zauri horiek "bat datozela" atxiloketa bortitz baten ondorioekin. Beraz, tortura zantzurik ez du ikusi Auzitegi Gorenak.

Lasa eta Sebastian 1998ko maiatzaren 2an atxilotu zituzten, Donostiako Loiola auzoan. Gorenak frogatutzat eman duenaren arabera, bi lagun horiek Espainiako Armadak Loiolan duen kuartelaren inguruan granadak jaurtitzeko bi hodi jarri zituztela ohartu ziren guardia zibileko kide batzuk, eta atxilotzeari ekin zioten. Lasak pistola bat zeramala konturatu ziren, eta horregatik "indarrez" atxilotu zituzten. Gorenaren iduriko, borroka horretan egindako zauriak ziren gero forentseak ikusi zituenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.