Horrez gain, euskal gizarteak euskararen aldeko jarrera duela sumatzea ere pozgarria egin zaio Kontseiluko idazkari nagusiari: "Arduradunek hizkuntz eskubideak aintzat hartu ez badituzte ere, euskal gizartearen gehiengoak euskararen normalizazioaren aldeko apustua egiten duela garbi gelditu da berriro ere, atzoko etapan ikusi denez", adierazi du.
Gizarte eragileei euskararen aldeko konpromiso zehatzak eta eraginkorrak hartzen jarraitzeko deialdia egin die Mendigurenek.
Euskara Baionako etapan
Tourrak euskararekin izandako jokabideaz balorazio "gazi-gozoa" egin du Kontseiluak
Xabier Mendigurenek, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Baionako etapan euskara erabiltzeko Jean Marie Leblanc Tourreko zuzendariak eta EHEk hitzartutakoa ez zela bete nabarmendu du, eta kezkatuta agertu da horrekin. Euskarak izandako presentzia eskasa iruditu zaio Mendigureni, baina, hala ere, gertaera hori bi ikuspegitatik ikusi du: alde batetik, Tourrak hitza ez zuela bete eta kartelak frantsesez zeudela azpimarratu du; bestetik, berriz, esatari euskalduna aritu zela eta nazioarteko kazetariek euskararen egoeraren berri eman duen agiria jaso dutela nabarmendu du. Balorazio "gazi-gozoa" egin du, funtsean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu