Atxiloketak

Tourrean ETAren aldeko margoak egitea egotzita hiru lagun atxilotu dituzte Lapurdin

Frantziako Poliziak Haritza Galarraga atzeman du Senperen, Emily Martin Baionan eta Leire izeneko neska bat Mugerren. Pauera eraman dituzte. Uztailaren 25 etapan, Tourra Euskal Herritik igaro zenean, pintaketen bidez "terrorismoa goratzea" leporatzen diete.

2007ko abuztuaren 1a
17:01
Entzun
Atxiloketak egiteaz gain, poliziek Galarragaren eta Martinen etxeak miatu dituztela jakinarazi du Askatasunak. Erakunde horren arabera, gazte horiek atxilotzera joan direnean Tourrean "terrorismoa goraipatzea" egozten dietela agertu diete atxilotuen etxekoei.

Espainiako Efe agentziak, berriz, uztailaren 25ean Tourrak Euskal Herrian egin zuen ibilbidean ETAren aldeko margoak egin zituztelakoan atxilotu dituztela agertu du. Iturri horren arabera, Paueko polizia etxera eraman dituzte, Mauleko Jendarmeen Brigadak gidatu baitu ikerketa.

Askatasunak aske utz ditzatela exijitu du, eta Espainiako eta Frantziako gobernuek atzo berretsitako elkarlanerako konpromisoekin lotuta dagoela salatu du. Erakunde horren arabera, "gerraren aldeko apostua" egiten ari dira Espainia eta Frantzia. Halaber, honako elkarretaratzeak antolatu ditu Askatasunak atxiloketak salatzeko:

-18:30ean Baionako Marraq auzoan, polizia etxearen parean.

-19:00etan Senperen, Herriko Etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.