Tourra

Tourreko zuzendaritzarekin bildu da Batasuna, eta hainbat neurri adostu dituzte Baionan amaituko den etaparako

Euskal Herrian Euskarazek ez ezik, Batasunak ere harremanak izan ditu Frantziako Tourreko zuzendaritzarekin Baionan amaituko den etapan euskara eta Euskal Herria aintzat hartuko direla bermatzeko. Joseba Alvarez Batasuneko mahaikideak Baionan azaldu duenez, Tourreko zuzendaritzak harrera ona egin die haien eskariei. Uztailaren 23an amaituko da Tourreko etapa Baionan, eta euskal ikurrekin joateko deia egin dio Alvarezek jendeari.

2003ko uztailaren 4a
15:19
Entzun
Pabetik Baionara bitartekoa izango da aurtengo Frantziako Tourreko uztailaren 23ko etapa. Euskal Herrian amaituko da, beraz. Hori dela eta, Batasunak harremanak izan ditu Tourreko zuzendaritzarekin kirol ekitaldi horretan euskara eta Euskal Herria aintzat har ditzaten.

Hainbat neurri adostu dituzte: besteak beste, seinaleetan euskara erabiltzea, esatari ofizialaren alboan euskaraz egingo duen beste bat joatea, zein sailkapenak eta denborak emateko garaian euskaraz ere jardutea.

Nolanahi ere, Frantziako Tourreko zuzendaritzarekin harreman onak izan arren, afera honen guztiaren azpian sakoneko arazo bat ezkutatzen dela adierazi du Alvarezek: funtsean, estatuek Euskal Herriaren errealitatea ixildu egiten dutela. Horregatik, Baionako etaparen amaierara euskal ikurrekin joateko deia egin du.

"Espainiaren ohiko

Bestalde, Espainiako eta Frantziako Justizia ministroek atzo izandako bilerari buruz, eta haren ondoren Paris Batasunaren ilegalizazioa aztertzen ari dela esanez zabaldu diren albisteen inguruan, jarrera hori ez dela berria nabarmendu du Alvarezek. Hain justu, Espainia beti saiatu dela nazioartean Euskal Herriaren kontrako presioa egiten azpimarratu du Batasuneko mahaikideak, eta estrategia horren barruan kokatzen dela Frantziarekin izandako azken bilkura. Nolanahi ere, Frantzia dinamika horretan ez dela sartuko espero dutela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.