gizartea

Tours-Bordele arteko AHTaren ordainketa exijitu die RFFk 57 erakunderi

Frantziako trenbideak kudeatzen dituen RFF konpainiak gibelatua edo moztua duten AHTaren ordainketa berantetsi gabe bete dezatela eskatu die eragile politikoei.

Aitor Renteria.
2013ko urriaren 25a
10:28
Entzun

 Horrela, Aturri-Euskal Kostaldeko Herri Elkargoari 24 milioi euro eskatu dizkiote, Bordele eta Tours arteko AHTa ordaintzeko. Orotara, 300 milioi euroko kitatzeko eskatzen die RFFk eragile politikoei. Herri Elkargo ugarik, baita Paueko Kontseilu Nagusiak, erabaki zuten AHT atal horren ordainketa moztea, AHT xedea ez zelakoan helduko Ipar Euskal Herrira edo Okzitaniako Tolosara.

RFFren gutuna loturik doa Frederic Cuvillier Frantziako Garraio ministroak joan den astelehenean egindako iragarpenari, alegia, Frantziak 2032rako egin nahi duela Akize-Hendaia arteko AHTa. Iragarpen horren bide, Garraio ministroak agenda politikoan kokatu zuen Frantziako Garraio plangintzatik at utzitako azpiegitura xedea.  Ofizialki, ministroaren iragarpena ez da nehon ageri baina ez du horrek gelditu RFFren urratsa, alderantziz baizik.

RFFk hartutako engaiamendua berehala bete dezatela eskatu die eragile politikoei, azpimarratuz berehalakoa ez bada interesak ordaindu beharko dituztela. Garraio ministroaren iragarpenak ezustean harrapatu zituen Ipar Euskal Herriko eragile politikoak eta ez dute denborarik ukan AHTaren ordainketa aztertzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.