Kamioi batek eta lau autok istripua izan dute gaur goizeko zazpietan Erandion (Bizkaia), Rontegi zubian, Getxo alderako noranzkoan Txoriherrirako irteera inguruan, eta bost lagun zauritu egin dira. Ezbehar horrek, gainera, trafiko ilara handiak sortu ditu bi norabideetan. Istripuaren ondorioz, errei bat itxi egin dute. Eguerdian konpondua zegoen arazoa.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, kamioiko gidaria ibilgailu barruan geratu da, irten ezinda, eta suhiltzaileek atera dute barrutik.
Zaurituek zer lesio dituzten ez dute esan oraindik. Barakaldoko (Bizkaia) bi erietxeetara eraman dituzte.
Gizartea
Trafiko ilara handiak izan dira Erandion Rontegi zubiaren inguruan, istripu baten ondoren
Sei lagun zauritu egin dira gaur goizean lau autok eta kamioi batek ezbeharra izan ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu