Trafiko isunen aurrekariak kendu beharko dituzte, jarri eta hiru urtera

Erredakzioa
Donostia
2012ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Espainiako Trafiko Zuzendaritzak onartu egin ditu Europako Gidarien Elkarteak aurkeztutako argudio juridikoak. Hori kontuan hartuta, Datuen Babeserako Legea bete, eta kendu egingo ditu trafiko isunen aurrekariak. Horri esker, hainbat gidarik galdu zituzten puntuak berreskuratu ahal izango dituzte. «Oso pozik gaude, lehen aldia baita halako helegite edo argudio batzuk onartzen dituztela. Orain arte kontrako jarrera zuten». Jarrera horren ondorioz, milaka herritar gidatu ezinik egon direla salatu du elkarteak. Azken urteetan, adibidez, uste dute 200.000 isun inguru geratu behar zirela bertan behera, iraungita zeudelako.Etorkizunean bide beretik jarraituko du lanean elkarteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.