Traizioa egitea leporatu dio EBk Mikel Aranari
GASTEIZ. Hautatua izan den alderdiari traizioa egitea eta boto-emaileei iruzur egitea leporatu dio Mikel Aranari Jose Navas EBko bozeramaileak. Aranak jakinarazi berri du Eusko Legebiltzarrean IU-Ezker Anitza ordezkatuko duela, eta ez EB. Larunbatean sortu zuten alderdi berria EBko kide izandakoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu