Traizioa egotzi, eta gauzatu

2014ko irailaren 10a
18:14
Entzun

Dolores Gonzalez Katarain Yoyes (Ordizia, Gipuzkoa, 1954) 1970eko hamarkadaren hastapenetan sartu zen ETAn, 1971. urtean, hain justu, 17 urte zituela. ETAren zuzendaritzara heldu zen, maila horretara iristen zen lehen emakumea bilakatuz. Erakundearen barneko ildo nagusiarekiko desadostasunak tarteko, ETA uztea erabaki zuen, 1979an. Traidoretzat jo zuten.

Euskal Herria utzi eta Mexikon bizitzeari ekin zion 1980an; tartean, Soziologia eta Filosofia ikasi eta Nazio Batuen Erakundean egin zuen lan. Bost urte geroago, itzultzea erabaki zuen, Donostiara. Garai hartan ETAren aurkako hainbat adierazpen egin zituen. 

Traizioa leporatu, eta kide izan zen erakunde berak hil zuen, 1986ko irailaren 10ean, Ordiziako Euskal Jaietan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.