MURRIZKETAK

Tramitera onartu dute osasun eta hezkuntza alorretako murrizketen aurkako helegitea

Jaurlaritzak jarritako helegitea aztertuko du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Jaurlaritzak argudiatu zuen mozketa horiek EAEko eskumen batzuk urratzen dituztela.

2013ko otsailaren 22a
14:19
Entzun

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak tramitera onartu ditu Espainiako Gobernuak osasaun eta hezkuntza arloan agindutako murrizketen aurka Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako helegitea. Jaurlaritzak argudiatu zuen hezkuntza eta osasun erreformek Euskal Autonomia Erkidegoarenak diren hainbat eskumen urratzen dituela.

Iazko apirilean onartu zuen Espainiako Gobernuak ikasgeletako ikasle kopurua %20raino igotzea eta unibertsitateetako tasak handitzea, besteak beste. Ikasleek ikasketen %15 eta %25 artean ordaindu behar dute erreformarekin.

Osasun arloan, berriz, berrordainketa pentsiodunei zabaldu eta paperik gabeko etorkinei osasun txartela kendu zien Espainiako Gobernuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.