Istripua

Tranbiak eta kamioi batek elkar jo dute Gasteizen, eta zortzi lagun zauritu dira

Zaurituetako lau erietxeetan artatu behar izan dituzte.

2010eko abuztuaren 28a
17:04
Entzun
Tranbiak eta garbiketako kamioi batek talka egin dute gaur goizean Gasteizen, eta zortzi lagun zauritu dira istripuan, guztiak arin. Udaltzaingoak agertu duenez, goizeko hamarrak eta hogei inguruan kamioiak tranbia jo du Wellingtongo Dukearen kalean, aparkaleku batetik irtetzean. Talkaren ondorioz, tranbia bere bidetik atera da.

Zauri arinak zituzten arren, min hartu dutenetik lau erietxeetara eraman behar izan dituzte artatzeko. Halaber, tranbia zerbitzua etenda dago zati batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.