Bilboko tranbiak eman ohi duen zerbitzuaren ibilbidea eta maiztasuna moldatuko ditu bihar, San Tomas eguneko azokak eta Athleticen partidak eragingo duen pertsona fluxuari aurre egiteko.
10:30etik 20:18ra arte, Pio Baroja eta Arriaga geltokien arteko bidea etengo dute, tarte horretan egiten baitute San Tomas azoka. Hortaz, Atxuri eta Arriaga bitartean, eta Basurtu eta Pio Baroja artean ibiliko da garraioa. Bestalde, Athleticek San Mamesen partida duenez, Pio Barojatik Basurturako zerbitzua indartuko du Bilboko tranbiak; ohikoa baino hiru zerbitzu gehiago eskainiko ditu tranbiak partida baino lehen, eta beste horrenbeste hura amaitutakoan.
Tranbiaren ibilbidea eta maiztasunak aldatuko dituzte bihar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu