Transexualei haien eskubideak aitortzeko legea bozkatuko dute
Transexualak ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko lege proiektu bat bozkatuko du Eusko Legebiltzarrak osoko bilkuran bihar, Sexu Askapenerako Nazioarteko Egunean. Lege proiektuaren helburua da «kolektibo horren berezitasunei erantzutea, eta, berezitasun horiek kontuan izanik, erantzutea transexualek duten berdintasun beharrari beren osasun eskubideak eta eskubide sozialak ziurtatzerakoan». Talde horren osasunean, heziketan eta enpleguan eragiteko neurriak jaso ditu lege ekimenak; esaterako, Osakidetzan transexualitatearen arloan erreferentziazko unitate bat sortzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu