Transferentziak ontzat jo arren, Estatutua agortuta dagoela iritzi dio Aralarrek

Nafarroa Bairen printzipioak onartuz gero, Batasuna koalizio barruan egon daitekeela azaldu du Jon Abrilek

Erredakzioa
Iruñea
2010eko urriaren 14a
00:00
Entzun
EAJren eta PSOEren arteko negoziazioak hizpide izan ditu Radio Euskadin Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordeak. Bere ustez, ona da falta diren 32 eskumenen transferentzia, baina uste du ez dela ona eskuduntzen transferentziak aurrekontuen negoziazioetan oinarrituta egitea. Gainera uste du Estatutua agortuta dagoela.

Hurrengo hauteskundeei begira, haren ustez ezker abertzaleak ezingo du aurkeztu: «Espainiako Gobernuak, daukan jarrera ahularekin, ez dut uste Alderdien Lege berri bat edo lege horren interpretazio malguagoa egingo duenik». Nafarroa Bairen oinarriak onartzen baditu koalizioan sartzeko aukera izango duela deritzo. Egun, Batzarre barruan ikusteko aukera, berriz, «zail» ikusten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.