Transgenikoak arautzeko aukera eman nahi die Europak estatu kideei

Europako Batzordeak asteartean egingo du proposamena; debekatu zein baimentzeko berdin balio dezake aldaketak

Agentziak
2010eko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Landaketa transgenikoak baimendu edo debekatzeko aukera eman nahi die Europako Batzordeak estatu kideei. Asteartean aurkeztuko du proposamena, eta Europako Batasuneko ministroen kontseiluak eta parlamentuak babestu behar dute aurrera egiteko.Europako Batzordeak azaldu du transgenikoei oniritzia emateko motel dabiltzala, estatuak ez direlako ados jartzen, eta ezin delako sortu aldeko gehiengorik; hori gainditu nahi du batzordeak proposamenarekin. Egoera horrek bioteknologiari eta hazi banatzaileei kalte egiten diela adierazi du Europako Batzordeak. Proposamenaren arabera, estatuek landaketa mugatu ahal izango dute, baina ez hazien inportazioa eta salmenta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.