Transgenikoen aurkako kolektiboko zazpi kide atxilotu ditu Frantziako Poliziak Donibane Lohizunen (Lapurdi), Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea bertan bisitan zela-eta, egin duten manifestazioan. Donibane Lohizuneko kaian arrantzaleekin zuen hitzordua Sarkozyk, eta transgenikoen kontrako kolektibokoek han elkarretaratzea egitea lortu dute, ezustean.
Protesta baketsua zen arren, Poliziak bortizki sakabanatu ditu, eta, esan bezala, bost manifestari atxilotu egin ditu, gainera.
Donibane Lohizunera heldu aurretik, Ziburun bazkaldu dute Frantziako presidenteak eta haren laguntzaileek, besteak beste, Michelle Alliot-Marie Barne ministroak. Horren harira, Batasunak antolatuta elkarretaratzea egin dute Ziburun, Euskal Herria onartu eta errespetatu, autonomia lelopean. Poliziak hurbil-hurbiletik kontrolatu ditu, eta une batzuetan bultzaka bota ditu atzera. Hala ere, ez da bestelako istilurik gertatu.
Goizean, berriz, Baionan izan da Sarkozy, polizia etxean. Han poliziaburuekin eta beste agintari batzuekin bildu dira Alliot-Marie eta bera, "terrorismoaren kontrako borrokaren" nondik norakoak aztertzeko. "Terrorismo guztien kontra irmo" arituko dela esan du irtetzean.
Arestian aipatu bezala, Donibane Lohizuneko kaira arrantzaleekin biltzera joan da. Hogei bat minutuz egon da haiekin, eta arrantzaleak pozik atera dira elkarrizketatik. Sarkozyri konfiantza ematen diotela adierazi dute.
Abertzaleen Batasunak, berriz, gogora ekarri du «orain arte Frantziako presidenteen bisitek ez diotela ezer ekarri Ipar Euskal Herriari». Horiek hola, lau eskaera egin dizkio Sarkozyri: euskal gatazkaren konponbidean engaiatzea eta elkarrizketa bultzatzea, euskal presoak hurbiltzea, Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionala eta euskararen ofizialtasuna onartzea eta euskal departamenduari buruzko erreferenduma antolatzea.
Transgenikoen kontrako zazpi manifestari atxilotu dituzte Sarkozyren bisitan, Donibane Lohizunen
Arratsaldean zehar aske utzi dituzte guztiak. Batasunekoek beste elkarretaratze bat egin dute =i Euskal Herria onartu eta errespetatu=i lelopean, eta Poliziak hurbil-hurbiletik zaindu dituen arren ez da istilu handirik izan. Donibane Lohizunera eta Ziburura joan aurretik poliziaburuekin bildu da Sarkozy Baionan. "Terrorismo guztien kontra" irmo arituko dela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu