euskal presoak

Trantsizio justizia abian ezartzea eskatu dio EH Baik Taubirari

Larunbatean etorriko da Frantziako Justizia ministroa Euskal Herrira.

Taubira. IAN LANGSDON, EFE
Aitor Renteria.
2014ko otsailaren 13a
14:16
Entzun

Christian Taubira Frantziako Justizia ministroa Baionara helduko da larunbatean, eta horren karietara eskakizun zehatzak egin dizkio EH Baik. Espainiako Gobernuaren ildotik aldentzeko eskatu dio, eta, lehentasunez, urratsak egin ditzan hiru arlotan: eri diren presoak askatuz, euskal presoak Euskal Herrira hurbilduz eta presondegi berean ezartzea baimenduz, eta, azkenik, baldintzapean libre gelditzeko aukera bermatuz presoei.

Egungo espetxe politika jasanezina dela erran du EH Baik. "Trantsizio justiziak onarpena du nazioartean eta hori indarrean ezarri gabe, ezin daitezke urratsak egin gatazka politikoaren konponbidean". Gutun bat igorri dio Taubirari Baionako suprefetaren bidez, eta erantzun zehatza espero dute heldu den larunbatean.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.