Trapagaranen bertan behera geratu da etxe kaleratze bat

2013ko otsailaren 12a
14:27
Entzun

Akordioa lortu dute han bizi zirenek etxea alokatzen dien pertsonarekin —euren senidea da—. Bihar egitekoa zen desjabetzea, eta emakume bat eta 31 urteko alaba bizi dira —alaba gurpil aulkian dago, istripu baten ondorioz—. 

Bizkaiko Stop Kaleratzeak elkartea Eusko Jaurlaritzarekin eta Trapagarango Udalarekin harremanetan izan da kaleratzea gauza ez zedin.

Kaleratzeak gelditzeko elkarteak protesta deitua zuen biharko, baina deialdia bertan behera utzi du.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.