Osasuna

Tratamendu protokolo bakarra erabiliko dute Donostiako Ospitalean eta Onkologikoan

Bost urterako hitzarmena sinatu dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Onkologikoa Fundazioak.

urtzi urkizu
2013ko abenduaren 19a
18:15
Entzun

Gipuzkoan arreta onkologiko «bakarra eta kalitatezkoa sendotzeko bidean», Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Onkologikoa Fundazioak bost urterako hitzarmena sinatu dute. Hitzarmenaren nondik norakoak Donostian eman dituzte gaur arratsaldean Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eta Xabier Iturbe Kutxako presidenteak.
Sinatutako itunari esker, bi aldeek nabarmendu dute «aurrerapausoa» eman dutela Donostiako Onkologikoan eta Donostiako Unibertsitate Ospitaleak tratamendu protokolo bateratuak ezartzeko bidean. Halaber, informazio sistemak "zeharo" integratuko dituzte elkarrekin.

Darponek nabarmendu hitzarmenarekin gauzatu egin dutela Onkologikoarekin, langileekin eta Gipuzkoako gizartearekin hartutako "konpromisoa". Iturbek adierazi du Onkologikoa "gaur egungo erreferentziazko proiektua" dela, eta "etorkizunerako lehentasun bat" dela Kutxaren Gizarte Ekintzarentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.