Foruzainek lau gizon atxilotu dituzte Nafarroan bikotekideari edo bikotekide izandakoari tratu txarrak eman izana egotzita. Azagran 22 urteko gazte bat atxilotu zuten astelehenean; haren bikotekideak genero indarkeriaren biktimei laguntzeko telefonora deitu zuen, eraso egin ziotela salatzeko. Foruzainak bertaratu zirenean bien adierazpenak jaso zituzten, eta gizonezkoa atxilotu zuten. Joan zen asteko ostiralean Erriberrin beste gizon bat atzeman zuten. Etxebizitza batean eztabaida bat izan zela jakin ostean, foruzainen patruila bat bertaratu zen, eta emakumeari eraso egin ziotela ikusi zuten.
Aurreko ostegunean, berriz, bi atxiloketa izan ziren. Sakanan gizon bat atxilotu zuten foruzainek. Herritar batek eman zien abisua foruzainei, bikote bat eztabaidan ari zela esanez. Antza, eztabaida kaletik entzuten zen. Etxebizitzara iristean, emakume bat aurkitu zuten zaurituta eta antsietatearekin. Ustezko erasotzailea han atxilotu zuten. 45 urteko beste gizon bat atzeman zuten egun berean Tuteran, tratu txarrak ematea eta Poliziari jazartzea egotzita. Ustez, atxilotuak bikotekide ohiarengandik urruntzeko zuen agindua urratu eta eraso egin zion. Foruzainen arabera, emakumearen etxera joan zen, eta tratu txarrak eman zizkion.
Tratu txarrak egotzita, lau gizon atxilotu dituzte Nafarroan aurreko astean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu