Foruzaingoak zazpi lagun atxilotu ditu astebetean Nafarroan bikotekideei tratu txarrak emateagatik. Haietako bati, gainera, urruntze agindua haustea leporatu dio Poliziak. Iruñean 22 urteko gizona atxilotu zuten atzo, bikotekideak salaketa jarri ostean. Iruñean, 23 eta 45 urteko beste bi gizon atxilotu zituzten, genero indarkeria delituak egotzita. Astelehenean, berriz, Ezkabarten, Sakanan eta Tuteran 46, 51 eta 24 urteko hiru gizon atxilotu zituzten, hurrenez hurren. Tuterakoa, udalerriko osasun etxetik Foruzaingoari eginiko salaketaren harira atxilotu zuten, erasoa jasandako andre bat artatu baitzuten han.
Ertzainek 47 urteko gizon bat ere atxilotu zuten atzo goizaldean Bilbon, bikotekidea jipoitzea egotzita. Herrizaingo Sailaren arabera, andreak aurpegian eta lepoan kolpeak zituen.
Tratu txarrak egotzita, zazpi gizon atxilotu ditu astebetean Foruzaingoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu