Gizartea

Tratu txarrak izateko arriskuan dira adineko pertsonen %4,5

Eusko Jaurlaritzak prozedura bat plazaratu du pertsona zaharren babesgabetasun kasuak hautemateko eta bideratzeko; egoera horietako asko ez dira nahita egindakoak

arantxa iraola
2015eko ekainaren 3a
16:38
Entzun

EAEko adineko pertsonenganako tratu txar fisiko eta ekonomikoak prebenitu eta hautemateko prozedura gizarte zerbitzuak hobetzeko tresna berri bat da Eusko Jaurlaritzarentzat. Gizarte Politiketako sailburu Angel Toñak hartu du hitza gaur, Donostian, protokolo horren berri emateko. Adineko pertsonen gaineko tratu txarrena orain arte «sumatu zitekeen» errealitate izan dela esan du, baina, tresna honekin zehatz ikusi nahi dela nor diren biktimak, eta zer egin daitekeen horien bizi baldintzak hobetzeko. Oro har, 65 urtetik gorako andra-gizon guztiei erreparatzeko gakoak ematen ditu protokoloak, eta bereziki 80 urtetik gorako andrazkoei, haien egoera bereziki kaltebera dela uste baitute adituek.

Orain protokoloa ezartzen joatea da asmoa; urte osoan zehar urratsak egingo dira koordinazio lanak bideratzen joateko, eta datorren urtean sei eskualderi baliabideak eman nahi zaizkie ezartzen hasteko. Oraindik ez dute zehaztu zein eskualde izango diren. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.