GENERO INDARKERIA

Tratu txarrak jasandako andreen seme-alabak biktima izendatuko ditu Espainiako Gobernuak

Haurrak eta Nerabeak Babesteko Espainiako Lege Proiektua onartu du Espainiako Gobernuko ministroen kontseiluak.

Soraya Saenz de Santamaria eta Alfonso Alonso, ministroen kontseilu osteko agerraldian. ANGEL DIAZ / EFE
2015eko otsailaren 20a
18:08
Entzun

Onartutako egitasmoaren arabera, azkartu egingo dituzte umeak —bereziki 3 urtetik beherakoak— adopzioan hartzeko tramiteak, familia giroan haz daitezen. Ministroen kontseilu osteko agerraldian, adingabeak sexu delituengandik ere babesteko neurrien berri eman du Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak.

Besteak beste, sexu askatasunaren kontrako delituengatik zigortutakoek ezingo dute jardun haurrekin ohiko harremana izatea eskatzen duten lanbideetan.

2011n Espainiako Berdintasun Ministerioak egindako inkestaren arabera, 18 urtetik beherakoen %10,1ek jasaten dituzte amaren aurkako tratu txarren ondorioak. Aita erasotzaileen eta seme-alaben arteko harremanei buruzko eztabaida piztu du horrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.