Genero indarkeria

Tratu txarrak jaso dituzten emakumeen arretarako EAEko telefono zenbakiak 1.400 dei jaso zituen 2002an

2001ean EAEn martxan jarri zuten tratu txarrak jaso dituzten emakumeen arretarako telefono zenbakiak (900 33 30 00) 1.408 dei jaso zituen 2002an. Adituek esan dutenez, urteak pasa ahala dei kopurua handitzen doa. Proiekturaren koordinatzaile Marian Garcia Cuestak esan duenez, ez daki zergatik dauden dei gehiago zerbitzu hori ezagunagoa delako orain, edo emakumeak arazoaren aurrean kontzientziatzen ari direlako. 2003 urtean ere dei gehiago jasotzen ari direla adierazi du Garcia Cuestak.

2003ko abuztuaren 28a
13:05
Entzun
2002 urtean jasotako 1.408 deiei EAEtik kanpo mugikorraren bitartez egiten diren deiak gehitu behar zaizkie.

Lehengo urtean, Bizkaiatik jaso zituzten dei gehien: %61,8. Hala ere, kontuan hartu behar da probintzia hori EAEko handiena dela. Arabatikdeien %21,86jaso zituzten, eta Gipuzkoatik, berriz, %11,92.

Datuen arabera, telefono horretara deitu zuten emakumeen batez besteko adina 39 urtekoa zen. Zerbitzu horretara deitzen zutenen %6k hogei urte baino gutxiago zituzten. Deitzaileen %68 30 eta 45 urte artekoak ziren, eta %26k 20 eta 30 urte bitartean zituen.

Telefono zenbaki hori dohainekoa da. Bertan, lau profesional talde daude: psikologoak, gizarte gaietan adituak, pedagogoak eta kriminologoak. Emakunde taldearen, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako Sailaren eta Bizkaiko Diputazioaren diru laguntzak jasotzen ditu zerbitzu horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.