Tratu txarrak pairatutako andre etorkinak egozteko aginduak geratuko dituzte

Erredakzioa
2011ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Tratu txarrak jasaten dituzten andre etorkinek horiek sala ditzaten, Espainiako Gobernuak jakinarazi du gerarazi egingo dituztela emakume horiek kanporatzeko aginduak. Alfredo Perez Rubalcabak, Espainiako Gobernuko presidenteordeak esan du beldurra kendu nahi dietela andre horiei, maiz kanporatuko dituzten beldur ez dutelako jotzen Poliziarenera.

Atzerritarren Espainiako Legea garatzeko araudia onartu zuen atzo gobernuak. Etorkinak jatorrizko herrialdera itzultzea da helburua. «Erraztasunak» jarri nahi izan dizkiete horretarako: Espainiako Estatuan lan egin dutenei gorde egingo diete egindako lan denborari buruzko informazioa, gerora itzuli nahi badute hutsetik ez daitezen hasi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.