Genero indarkeriaren aurka lan egin zuen guardia zibil bat epaituko dute Iruñean, emazteari tratu txarrak ematea egotzita. Biktimari sexu eraso jarraituak egitea leporatzen diote, besteak beste.
Bestalde, Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen herenegun Gasteizen, bikotekidea jotzea leporatuta. Gasteizen bertan, beste gizon bat atzeman zuten, asteazkenean, bikotekide ohiarekiko urruntze agindua hausteagatik.
Bilgune Feministak salatu du larunbatean andre bat bortxatu zutela Leioan (Bizkaia). Hori salatzeko, bilkura bat egingo dute, Bulebarrean, 19:30ean.
Tratu txarren aurka lan egin zuen guardia zibil bat epaituko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu