EUSKARA. III. SOZIOLINGUISTIKAKO INKESTA

Trebiñuko biztanleen %10ek egiten du euskaraz

2003ko irailaren 26a
00:00
Entzun
Trebiñuko enklabean nabarmena da bertako biztanleek euskararen aldeko jarrera daukatela. Datu batzuk ematearren, biztanleen erdiek diote euren haurrek gutxienez B ereduetan ikasi behar dutela. Bestalde, trebiñarren %29k dio euskararekiko interes handia daukala, eta beste %25ek diote nolabaiteko interesa daukatela. Euskaraz dakitenak, berriz, %10 dira. Horietako gehienak euskara ikasi dutenak dira, biztanleen %3,2k baino ez dutelako euskara ama hizkuntza. Horren harira, adinean behera egin ahala euskaraz ulertzeko eta irakurtzeko erraztasuna daukatenen kopuruak gora egiten duela azpimarratzekoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.