Trebiñuko osasun zerbitzuak bermatzeko eskatu du Bilduk
GASTEIZ. Trebiñuko herritarrek Arabako osasun zerbitzuetan arta ditzaten duten eskubidea bermatzeko eskatu dio Bilduk Eusko Jaurlaritzari. Koalizioak salatu du Doroñuko herritar bat Burgosera (Espainia) eraman zutela Gasteiztik, larrialdi zerbitzuetan Araban artatu eta gero. Bilduk gogorarazi du Trebiñuko herritarrek Arabarekin bat egitea babestu zutela 1998ko herri kontsultan. Gaur elkarretaratzea eginen dute horren alde, Eusko Legebiltzarraren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu