Trebiñun parke eolikoa egitea baztertu du Gaztela eta Leonek
TREBIÑU. Gaztela eta Leongo Gobernuak aurkeztutako ingurumen txosten baten arabera, Trebiñuko konderrian (Araba) parke eoliko bat egiteak ondorio «larriak» eragingo lituzke. Hori dela eta, haize errotak jartzeko proiektua baztertu egin du. Arabako Foru Aldundia «pozik» agertu da erabaki horrekin. Iazko uztailean diputazioak helegitea aurkeztu zuen parke eolikoaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu