Txagorritxu ospitalean agertu daigandean Doroñon (Trebiñu, Araba) ustez bahitu zuten gizona. Astelehen arratsaldean, pisukide batek lagunduta, Gasteizko ospitalera joan zen40 urteko bizkaitarra. Zauri arinak zituela jakinarazi dute ospitaleko iturriek, denak arinak
Guardia Zibila gertatutakoa ikertzen ari da, baina aurreratu du gertaerak ez duela zerikusirik terrorismoarekin edota antolatutako delinkuentziarekin. Aztertzen ari diren aukeretako bat da drogekin lotutako bahiketa bat izatea.
Igande goizean gertatu zen ustezko bahiketa, Doroñoko etxebizitza multzo batean. Bizilagunek jakinarazi dutenez,lau lagun atera ziren furgoneta beltz batetik, eta gizona bahitu zuten.
Trebiñun ustez bahitutako gizona Txagorritxun azaldu da, zauri arinekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu