Politika

Trebiñu Araban integratzeko borondatea agertu du berriro Arabako Aldundiak

Duela hamar urte kontsulta egin zuten konderrian, eta %64,14k alde bozkatu zuten.

2008ko martxoaren 7a
12:37
Entzun
Arabako Foru Aldundiak Trebiñu Araban integratzeko borondatea azaldu du gaur berriz ere. Bihar izango da Araban integratzeko kontsulta egin zela hamargarren urteurrena. Nahiz eta legez baliorik ez izan, trebiñutarrak alde agertu ziren orduan.

919 pertsonako errolda dauka konderriak, eta %76,71k bozkatu zuten. %64,14k aldeko botoa eman zuten, eta 31,57k kontrakoa.

Arabako Aldundiak “trebiñutarren helburu eta desioen aldeko konpromisoa” hartuko duela adierazi du, eta bizilagunen borondatea errespetatzea eskatu du, egoera “anakroniko” hori desblokeatzeko. Orain arteko hitzarmenak ordenatu eta eguneratzeko eskatuko die erakundeei, eta irtenbidea bilatzeko elkarrizketa erabiliko duela azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.