EAJk Trebiñuko konderriaren inguruan aurkeztutako mozio bat eztabaidagai izan dute gaur Arabako Biltzar Nagusietan. Trebiñu Burgosetik (Espainia) banandu eta Arabako zortzigarren kuadrilla izatea babestu dute EH Bilduk, PSEk eta EBk -PPk aurka bozkatu du-.
Horrekin batera, Espainiako Kongresuak probintzia mugak aldatzeko ekinaldi legegilearen tramitazioaren aurka egin izana salatu dute. Hilaren 18an, auzia eztabaidatu zuten Kongresuan, eta espero bezala, PPk eta PSOEk atzera bota zuten Trebiñu Arabara batzeko eskatzen duen Legebiltzarreko ekinaldia. Saioan bertan, Trebiñuko biztanleen borondatea errespetatzeko galdegin zuten EAJ, EH Bildu eta PSEko legebiltzarkideek.