Errepide ezbehar larria izan zen atzo Trebiñun (Araba). Bi autok aurrez aurre jo, eta bi pertsona hil ziren. Hildakoetako bat bost urteko ume bat da. Beste hiru pertsona, berriz, zauritu egin ziren. 17:00 inguruan izan zen istripua. Umea istripua izan zen lekuan bertan zendu zen, eta beste pertsona, erietxean.
45 urteko gizonezko bat da beste hildakoa. Ospitaleko iturriek jakinarazi dutenez, istripua gertatu eta ordu batzuetara hil zen gizona, zauri larriak baitzituen. Talka egin zuten bi autoetako bat gidatzen zuen gaur zendu den gizonak.