EUSKAL HERRIA

Trebiñuren auzian, legea beteko duela erantzun dio Rajoyk EAJri

EAJk Espainiako Gobernuko presidenteari eskatu dio Trebiñu Arabako parte izateko prozesua babesteko. Hori Gaztela eta Leongo Gobernuari, Jaurlaritzari eta Espainiako Kongresuari dagokiela ihardetsi du Rajoyk.

2013ko ekainaren 26a
11:06
Entzun

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea "legea betetzera" mugatuko da Trebiñuko konterria administrazioz aldatzeko auzian. Hala erantzun dio gaur EAJk eginiko eskari bati.

Gobernuaren kontrol saioa egin dute gaur Espainiako Kongresuan. EAJko diputatu Aitor Estebanek eskatu dio Rajoyri babesteko Trebiñuk eta Argantzunek Gaztela eta Leongo parte izateari utzi eta Euskal Autonomia Erkidegoko kide izateko abiatu duten prozesua.

Hori Gaztela eta Leongo Gobernuari, Jaurlaritzari eta Espainiako Kongresuari dagokiela ihardetsi du Rajoyk: "Nire jarrera izango da uneoro herritarren interes orokorra bilatzea, arazoei irtenbidea topatzea eta legeari errespetu osoa izanda jardutea".

Estebanek gogorarazi dio Trebiñuko eta Argantzungo udalek kontrako botorik gabe onartu zutela Arabako administrazioan sartzeko eskaera. Tarte geografikoa ere ahotan izan du Estebanek, ohartarazita Gasteiztik hamar kilometrora eta Burgostik ehunera daudela herriak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.