Istripua

Tren bat bidetik atera da Zumarragan

Irun-Bartzelona ibilbidea egiten ari zen Talgoak istripua izan du Zumarragako (Gipuzkoa) geltokian, Renfek argitu duenez, arazo teknikoak tarteko. Lekuko batek 'Berria.info'-ri azaldu dionez, geltokira iristera zihoazela trena "jauzi txikiak" egiten hasi da, eta gero "mugimentu arraroak" egin ditu. Gelditu denean bagoitik atera dira, eta "gutxienez bi bagoi" trenbidetik "guztiz aterata" ikusi dituzte. Pertsona bat zauritu da, maleta batek bizkarrean jota; Zumarragako erietxera eraman dute.

2004ko apirilaren 27a
16:44
Entzun
11:30ean izan da istripua, Talgoa Zumarragako geltokira sartzera zihoala. Renfe tren konpainiak azaldu duenez,trenbidearen ardatzeko akats batek eragin du istripua. Ondorioz, Talgoa bidetik atera da.

Bidaiariak bi autobusetan sartuta Castejoneraino (Nafarroa) eramango dituzte. Hara Bartzelonara doan beste Talgo bat joango da Bilbotik, eta Castejondik aurrera tren horretan jarraituko dute bidaia.

Lekukoak 'Berria.info'-ri azaldu dionez, "eskerrak makal gindoazen, bestela izugarrizko ezbeharra gerta zitekeen".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.