Garraioa

Tren geltoki berria egingo du Adifek Legazpin

Bidaiariek trenbideak zeharkatu behar ez izatea da egitasmoaren helburua.

2018ko urtarrilaren 10a
14:07
Entzun

Joan den abenduaren 30ean 18 urteko emakume bat trenak jota hil ostean etorri da akordioa. Lehendik ere esana zuen Legazpiko Udalak herriko tren geltokia "arriskutsua" zela; izan ere, bidaiariek trenbide gainetik igaro behar zuten. Horiek hala, nasa batetik bestera igarotzeko lur azpiko pasabidea egingo duela iragarri du Adifek.

Enpresako buru Juan Bravorekin bildu da Legazpiko alkate Koldobike Olabide, Madrilen, eta bertan izenpetu dute hitzarmena. Haren arabera, 28 hilabeteko epean amaituta egongo dira lanak, eta bitarte horretan egun ibilgailuentzako den trenbide azpiko errepidetik igaro ahalko dira oinezkoak nasa batetik bestera joateko. 2,5 milioi euro bideratuko dituzte geltoki berrira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.