Ezbeharra

Tren istripuan zauritutako euskal herritarrek onera egin dute

Villadako (Palentzia, Espainia) tren istripuan zauritutako 36 lagunetatik zortzi euskal herritarrak ziren. Horietatik bostek dagoeneko jaso dute senda-agiria, eta beste hirurek Gaztela-Leongo erietxeetan jarraitzen dute ingresatuta. Iruñeko neska gazte bat dago larrien, baina dagoeneko hiltzeko arriskutik kanpo dagoela agertu dute medikuek. Osterantzean, ezbehar berean hil diren Pasai Antxoko (Gipuzkoa) senar-emazteen hiletak arratsaldean egingo dituzte Monforte de Lemos (Lugo, Galizia) jaioterrian.

2006ko abuztuaren 23a
17:06
Entzun
Erietxeetako azken txostenaren araera, Iruñeko 20 urteko N.T.M. neska gazteak larri jarraitzen du, baina hobera egin du, eta hiltzeko arriskutik kanpo dagoela iritzi diote medikuek.

Horrez gain, Ordiziako (Gipuzkoa) gizonezko batek eta emakumezko batek ere ingresatuta jarraitzen dute. Gizonezkoa larri dago oraindik, baina egonkortu egin dela nabarmendu dute medikuek. 70 urteko emakumezkoak, berriz, sendatzen ari da eta dagoeneko erietxeko gela arrunt batera eraman dute.

Pasai Antxoko senar-emazteen hiletak

Ezbehar horretan sei lagun hil ziren; bi euskal herritarrak: Estanislao Rodriguez eta Maria Luisa Lopez 69 eta 65 urteko senar-emazteak, Pasai Antxokoak. Familiaren erabakiz, Lugoko (Galizia) tanatoriora eraman zituzten atzo, gaur Monforte de Lemos jaioterrian hiletak egin eta lur emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.