Trenak harrapatuta, gizon bat hil da Astigarragan
DONOSTIA. 75 urteko gizon bat zendu zen atzo Astigarragan (Gipuzkoa), trenak harrapatuta. 12:00ak inguruan izan zen ezbeharra, eta hogei minutuz eragozpenak izan ziren. 12:20 inguruan abiatu zen berriro ere zerbitzua, baina soilik bi trenbideetatik bat erabiliz. 14:30ean hasi ziren berriro ere trenak normal funtzionatzen. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu