Udalbiltza auzia artxibatzeko eskatzeko eta 22 auzipetuei elkartasuna adierazteko Trikuaren erditzea izeneko manifestua aurkeztu eta sinatu dute gaur Donostian hainbat idazlek. 1999. urtean Udalbiltza (Euskal Herriko Udalen eta Udal Hautetsien Biltzarra) sortu zenetik "bere jarduerak izaera instituzional, publiko eta gardena" eduki duela nabarmendu dute eta "munduko beste edozein tokitan bezala, Euskal Herrian ere eskubidea dagoela antolamendu sozial eta politikorako". [email protected] helbidean manifestua sinatu daiteke.
Sei urte igaro dira Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Udalbiltzaren aurkako polizia operazioa agindu zuenetik. 2003ko apirilaren 29an, Espainiako Poliziak Udalbiltzako zortzi kide atxilotu zituen eta erakundearen egoitzak miatu eta itxi. Udalbiltza "ETA-Ekin zuzentzen duen egituran" sartua zegoela argudiatu zuen. Ordutik, beste 14 lagun gehiago inputatu ditu Garzonek, eta guztiei "ETAko kide izatea" leporatu die. Joan den irailean, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 240 urteko kartzela zigorra eskatu zuen 22 auzipetuentzat.
politika
'Trikuaren erditzea' manifestua sinatzeko deia egin dute, 'Udalbiltza auzia' artxibatzeko eskatzeko
1999. urtean Udalbiltza sortu zenetik "bere jarduerak izaera instituzional, publiko eta gardena" eduki duela nabarmendu dute hainbat idazlek, gaur Donostian. Udalbiltzako 22 auzipetuei "ETAko kide izatea" leporatzen die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu